Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.
Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu gorri batekin adierazten du mapak.
Baliteke punturik ez agertzea eta horrek esan nahiko luke aukeratutako garaian erabiltzaileak sartutako tokia oraindik eratu gabe zegoela. Horrez gain, garai hartan toki hori izotzak estalita zegoen ala ez ikus daiteke, eta bestelako informazioa ere ematen du: ordurako intsektuak ba ote ziren, zein landare mota zeuden, narrastirik edo animalia ornodunik ba ote zen...