Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala erabili dute ikerlariek.
Orain arte ezagutzen ziren irudiak aurkitzeko hainbat hamarkada behar izan dituzte; aldiz, teknologia berriei esker, ia beste hainbeste aurkitu dituzte sei hilabetean.
Gainera, sorta berri honi esker 2.000 urte inguru dituzten irudi hauetan bi tipologia bereizi ahal izan dituzte: orain arte ezagutzen zirenak geoglifo erraldoi linealak ziren; orain aurkitutako gehienak txikiagoak dira eta erliebean eginak daude.
Orain, irudien esanahiari eta helburuari buruzko hipotesi berrien txanda da.