argia.eus
INPRIMATU
Uruken biki digitala
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko ekainaren 16a
Max Haibt. Dai

rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak  hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den  teknologia baliatuz.

Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru dimentsiotako erregistro xehea egin du lantaldeak, sei egunetan 32.000tik gora argazki eginez. Uruken erreplika digitala ez dago publiko zabalari zuzendua, ikerlariei baizik; arkeologoek bertara joan gabe eta aztarnategiaren kontserbazioa arriskuan jarri gabe egin dezakete lana. Baina, gainera, erregistro zehatzak orain arte ezagutzen ez ziren eremuak ikertzeko aukera zabaldu du.