argia.eus
INPRIMATU
Ebakuntza onkologiko zaharrena
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko ekainaren 07a
T.I.C.

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian argitaratu duenez, bere lantaldeak bi indibiduo horiek minbizia zutela baieztatu du.

Ezagutzen diren minbizi kasu zaharrenetakoak dira; bietan zaharrenak, gizonezko baten garezurrak (argazkian) 4.500 urte inguru  ditu. Gainera buruko tumorea kentzeko ebakuntza egin ziotela ere ikusi dute. Ebakuntza oso oinarrizkoa izan zen eta ez zuen arrakastarik izan. Baina ezagutzen den lehen kirurgia onkologikoa da.