argia.eus
INPRIMATU
XIX. mendeko Japonia bideojokoan
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko maiatzaren 29a
Team Ninja

Duela aste batzuk Sony etxeak Rise of the Rōnin bideojokoa kaleratu du, eta adituek jokoaren kokapen historikoa nabarmendu dute orduz geroztik. Jokoa XIX. mende erdialdeko Japonian kokatuta dago,  Yokohama, Edo eta Kyoto inguruetan.

Edo aroaren azken urteak izan ziren haiek, Bakumatsu esaten zien urte odoltsuetan. Azken shogunak kontzesioak egin zituen europarrei Japonia hermetikoan sartzen uzteko. Azken samuraietako askok shogunaren aurka egin zuten eta atzerritarrak egozteko borrokatu ziren.

Jokoaren sortzaileek "aldaketa dinamiko handiko" garaia aukeratu dute, "jokalariei aukera eta askatasun sentsazioa eskaintzeko".