argia.eus
INPRIMATU
Ötziren tatuaje modernoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko apirilaren 23a
Argazkia: Hego Tiroleko arkeologia museoa
Argazkia: Hego Tiroleko Arkeologia Museoa

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta, ondoren, zaurietan kedarra igurtzita marraztu zituztela.

Baina berriki egindako ikerlan batean, Zeelanda Berriko Danny Riday tatuatzaileak bere burua tatuatu du hainbat ebaki eta puntzio teknika erabilita eta, gero, orbaintze prozesuak aztertu dituzte Ötziren tatuajeekin alderatzeko.

Eta ondorioztatu dute duela 5.000 urte ez zutela ebakirik erabili, orratz edo puntzoi batekin egin zituztela tatuajeak, gaur egungo teknikaren antzekoa erabilita.