Italiar Alpeetan duela 280 milioi urteko narrasti baten fosila topatu zuten 1931n. Tridentinosaurus antiquus espezie moduan katalogatutako fosila, lehen narrastien eboluzioa aztertzeko funtsezkotzat jo izan da ia mende batez; hainbat adituk izan dute hizpide liburu eta artikuluetan, eta galdera eta zalantza ugari utzi ditu agerian, baina orain arte inork ez zuen fosila sakon aztertu, Corkeko (Irlanda) unibertsitateko ikerlari batek teknologia berrien bidez ikertzea erabaki duen arte.
Eta erantzun bat lortu dute: halako aurkikuntzekin zuhurtziaz jokatu behar dela, ikusgai dagoen fosilaren zatia ez baita narrastiaren azala, pintura beltza baizik. Hau da, fosila manipulatua, faltsifikatua dago.