argia.eus
INPRIMATU
Palestinari buruz, ikus-entzunezko gomendioak
  • Gehiago izan zitezkeen arren, euskarazko hiru ikus-entzunezko gomendatzen dizkizugu jarraian:

ARGIA @argia 2023ko azaroaren 22a
'To Shoot an Elephant' pelikulako fotograma bat.
'To Shoot an Elephant' pelikulako fotograma bat.

Etz Limon
(“Limoiondoak”)

Eran Riklis
2008 / 106 min.

Emakume palestinar alargun batek bizilagun berria du: Israelgo Defentsa Ministroa. Kargudun horren emazteak ere rol esanguratsua du pelikulan, injustizien pisua beregain sentitzen duelako sarri. Gazako harresia eraikitze prozesuan ari dira, eta belardiko limoiondoek garrantzia berezia dute.

Euskal Encodigs-ek eskainitako esteka honetan ikus daiteke sarean, baita deskargatu ere

To Shoot an Elephant
(“Elefantea tirokatu”)

Alberto Arce eta Mohammad Rujailah
2009 / 114 min.

Israelgo gobernuak inor Gazara sartzea debekatu zuen 2008ko abenduan. Hala ere, nazioarteko begirale talde batek inguru horretan sartzea lortu zuen. 2008ko abenduaren 25etik 2009ko urtarrilaren 16ra bitartean ikusi zutenaren zati bat jasotzen du filmak.

ARGIAren multimedia kanalean ikus dezakezu euskarazko azpidatziekin.

The Agenda Setting - Palestina hedabideetan
Helena Bengoetxea
2015 / 86 min.

Helena Bengoetxea iruindarrak Bakea eta Duintasuna eta Biladi elkarteentzako eginiko dokumentala. Palestinaren inguruan informazioa zabaltzeko moduez hausnartzen du, eta kazetari palestinarrek lan egiteko dituzten arazoak azaltzen ditu.

ARGIAren multimedia kanalean ikus dezakezu euskarazko azpidatziekin.