New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.
Eta esperimentuaren ondorioa izan da, gizakiak baino lehenago, haizea bera izan zela esfingeari forma ematen hasi zena. Higadurak modu naturalean egindakoa aprobetxatu zuten gero egiptoarrek, eta esfingeari itxura zehatza emateko lanak abiatu zituzten.
Beraz, gaur egun higadura monumentu hori hondatzen ari dela diote adituek, baina, era berean, jatorrizko itxura berreskuratzen ari da nolabait.