argia.eus
INPRIMATU
Suge buruaren koloreak pizten
  • 2022ko irailaren 19an Mexiko Hiria astindu zuen lurrikarak ez zuen soilik hondamena ekarri. Tenochtitlan zaharrean lurperatuta zegoen suge buru kolosal bat ere agerian utzi zuen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko urriaren 27a
Argazkia: INAH

Tona bat baino gehiago pisatzen du buruak eta 180 cm luze eta ia metro bat zabal da. Quetzalcoatl bizitzaren argiaren eta ezagutzaren jainkoaren errepresentazioa da.

Buruak polikromia bizia duela ikusi zuten adituek, baina hezetasunak eraginda, koloreak oso itzalita daude. Horregatik, INAHk (Mexikoko Antropologia eta Historia Institutu Nazionalak) hezetasuna pixkanaka kentzeko prozesu mantsoa jarri du abian, pigmentuak hondatzeko arriskua saihesteko.

Prozesua datorren urtean amaituko dela aurreikusten dute eta, handik aurrera, jatorrizko koloreak berreskuratuko ditu sugeak.