argia.eus
INPRIMATU
Nazioarteko saria Aranzadirentzat
  • Joan den abuztuaren amaieran, Europako Arkeologia Elkarteak 2023ko Europako Ondare Arkeologikoaren Saria eman dio Aranzadi Zientzia Elkarteari.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko urriaren 03a
Aranzadiko kideak lanean. Argazkia: Aranzadi zientzia elkartea
Aranzadiko kideak lanean. Argazkia: Aranzadi zientzia elkartea

Arkeologiaren alorrean Europan ematen den sari garrantzitsuena da, eta Aranzadik jaso duen nazioarteko lehen saria.

Hona hemen erabakia bultzatu duten arrazoiak: “Ondare arkeologikoarekin eta oroimen historikoarekin duen konpromisoa, bere lanaren eragin sozial eta politiko sakona, eta Irulegiko Eskuaren aurkikuntza nabarmena, Europan azken urteetan egin den aurkikuntzarik esanguratsuenetakoa, daukan eragin sozial eta politikoarengatik”.