argia.eus
INPRIMATU
Bandalismoa eta turismoa
  • Duela aste batzuk albiste izan zen turista batek bi izen eta data bat idatzi zituela Erromako Koliseoaren horma batean. Baina Unescoren arabera, bandalismoak oso eragin txikia du ondarearen suntsipenean, beste faktore batzuekin alderatuta.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko uztailaren 21
Argazkia: John S. Lander
Argazkia: John S. Lander

Duela aste batzuk albiste izan zen turista batek bi izen eta data bat idatzi zituela Erromako Koliseoaren horma batean. Handik gutxira, beste turista bat filmatu zuten Koliseoan bertan N letra markatzen. Joan den astean, Japonian, Nara hirian, kanadiar turista bat harrapatu zuten VIII. mendeko tenplu budista batean (argazkian) bere izena idazten.

Jarrera horiek salagarriak izan arren, Unescoren arabera, bandalismoak oso eragin txikia du ondarearen suntsipenean, beste faktore batzuekin alderatuta.

Turismoa bera da faktore kaltegarriena; 1985ean masa turismoak babestutako gune historikoen %8 kaltetzen zuela kalkulatu zuten, eta, duela 10 urte, 2013an, gehiegizko ustiatze turistikoak guneen %80ri eragiten zien.