Kent-eko (Ingalaterra) aztarnategi batean duela 300.000 urteko hainbat “aizkora erraldoi” aurkitu dituzte.
Suharrizko piezak ez dira 30 cm-ra iristen, baina, teknikoki, 22 cm baino gehiago neurtzen badute “erraldoi” esaten zaie. “Aizkora” esatea, ordea, ez da batere zehatza.
Forma horretako lanabesak haragia mozteko erabiltzen zituztela uste dute adituek, baina Kentekoak hain handiak izanik, “kosta egiten da erraz erabiltzen zituztela pentsatzea”, Letty Ingrey arkeologoaren ustez. “Agian pieza horien funtzioa ez zen hain praktikoa, sinbolikoa baizik”.