Jerusalemgo ohiko polizia-kontrol batean, auto baten maletategia ireki eta erromatar garaiko hainbat adreilu aurkitu berri dituzte ezustean.
Adreiluek Legio X Fretensis marka dute eta, horri esker, adituek uste dute adreiluak Hadriano enperadorearen garaian, K.o II. mendearen hasieran fabrikatu zituztela Hebron inguruan, eta eraikin publiko batean erabili zituztela.
Adreiluak hobeto aztertuta jatorrizko eraikin hori aurkitzeko itxaropena dute adituek, baina aztarnategia espoliatzaileek arkeologoek baino lehen topatu dutenez, ez dakite ondarearen zati hori honezkero merkatu beltzean sakabanatua eta galdua egongo ote den.