argia.eus
INPRIMATU
Idatzitako lehen musuak
  • Musuei buruzko lehen erreferentziak hinduek duela 3.500 urte idatzi zituztela uste genuen, baina daniar ikerlari talde batek Science aldizkarian jakinarazi duenez, duela 4.500 urte sumertarrek jaso zituzten lehen erreferentzia esplizituak.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko ekainaren 06a
Argazkia: British Museum
Argazkia: British Museum

Idazkera bera hantxe asmatu zuten, Mesopotamian, duela 5.200 urte inguru, nagusiki datu administratiboak jasotzeko. Pixkanaka, beste gai batzuetara zabaldu zuten idazkera 700 urte geroago, musuak hizpide izateko. Sexu praktika gisa nahiz senideen eta lagunen arteko afektu adierazle moduan ageri da testuotan.

Baina Troels Pank Arbøll ikerlariak argitu duenez, “ez dugu esan nahi musuak han eta orduan asmatu zituztenik. Jatorria historiaurrean bilatu behar da”.