argia.eus
INPRIMATU
7.000 urteko bidea
  • KorĨula Kroaziako uhartea da egun, baina antzina kontinenteari lotuta zegoen. Bertan dago Soline aztarnategi neolitikoa, garai hartan Adriatikoan zabaldu zen Hvar kulturaren erakusle.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko maiatzaren 23a
Argazkia: Zadar Unibertsitatea

Aurtengo kanpainan, urpean egindako indusketetan, harrizko galtzada bat aurkitu du Zadar unibertsitateko Mate Parica buru duen taldeak, eta egur arrastoak datatuta, 6.900 urte dituela jakin dute. Kanpaina berean Neolito Aroko beste herrixka bat ere topatu dute.

Beraz, duela ia 7.000 urte herrixka batetik bestera joateko 4 metro zabal zen errepidea erabiltzen zuten, egun urpean dagoen eremuan.