argia.eus
INPRIMATU
Beltzuriz
Itxaro Borda 2023ko martxoaren 07a

XX. mendetik hitzen beldur larri batekin atera gara. Ez gara gehiago menturatzen gauzak izendatzera, dena zirkunboluzio, metafora eta eufemismo gabiltza errealitatearen latza leundu nahi bagenu bezala: Elkanok ez zuen Portugaleko erregearen ametsa partekatzen eta engoitik herritar beltz ustez subalternoak “arrazializatzen” ditugu. Espezie humanoan arrazarik ez dago eta zehaztu direlarik shoah-ren, apartheidaren edo segregazioaren barbariara bultzatu zuten lur osoa.

Erran behar dut zimiko bat eragiten didala, hainbat lagunek “beltz” hitza ahoskatu nahi ez eta beltzak “arrazializatuak” direla diotelarik. Mihiaren harilka hori gainera komentatzaile zuriek daukate, 2020an George Floyd erail zuteneko protestetan “black lives matter” aldarrikatzen baitzuten hiritar beltzek. Batzuetan, iruditzen zait arraza kontzeptuaren esnatze berri honek neokolonialismo kutsu bat duela, larrua zuri dutenek beren burua “arrazializatutzat” ez daukatelako. Eta, urrunago joanez, ez ote da, arrazarena seinalatuz, beltz bat edo, bere balizko “arrazan egokitzen”?

Beti bestea da “arrazializatua”...