argia.eus
INPRIMATU
Animalia bikingo bidaiariak
  • IX. mendean bikingoek Ingalaterra ekialdeko kostaldean eraso egin zuten, monasterioak arpilatu eta harrapatutakoarekin etxera itzultzeko. Baina gutxienez talde bikingo horietako bat luzeago geratu zen, Heath Woodeko aztarnategia lekuko.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko otsailaren 14a
(Argazkia: Yorkeko unibertsitatea)
(Argazkia: Yorkeko unibertsitatea)

Nekropolian, besteak beste, erretako hezur multzo bat topatu zuten eta, orain, arrastoak aztertuta, ikusi dute giza hezurrez gain animalia hezurrak ere badaudela, zehazki, txakur, zaldi eta txerri hezurrak. Gainera, hezurretako estrontzio isotopoak aztertuz jakin ahal izan dute animalia horiek egungo Norvegian eta Suedia iparraldean zutela jatorria.

Ikerlanak, ondorioz, bikingoen filmetan ikusten ez dugun irudi bat utzi digu: bikingoek itsasontzietan beren animaliekin bidaiatu ohi zuten.