argia.eus
INPRIMATU
Denboraren makina argazkitan
  • MyHeritage enpresa erabiltzaileen DNA azterketak eta zuhaitz genealogikoak egiteagatik da ezaguna, eta berriki zerbitzu berri bat atera du, AI Time Machine izenekoa.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko urtarrilaren 22a

Erabiltzaileak bere argazkiak aplikaziora igo (gutxienez hamar) eta, adimen artifiziala erabiltzen duen programa baten bidez, bere burua historiako hainbat garaitan karakterizatuta jasoko du.

Enpresaren beste produktuak bezala, hau ere ordainpekoa da, baina zerbitzu berria sustatzen ari direnez, doako eskaintza mugatuak ere egiten ari dira; programak 60 garaitako irudi-sortak eskaintzen ditu eta, oraingoz, 20 sorta ematen ari da doan.