argia.eus
INPRIMATU
Apaingarria eta hilgarria
  • Hainbat aztarnategitan merkurio maila arriskutsuak aurkitu dituzte arkeologoek, kolore gorrixkarekin apaintzeko zinabrio mineralaren ondorioz.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko azaroaren 10
(Argazkia: Brooklyn museum)

Goiko argazkian, jadezko koilara olmeka bat ageri da, ebakiduretan oraindik zinabrio arrasto gorrixkak dituena. Zinabrioaren pigmentua balio handikoa eta sakratua zen maientzat eta objektuak nahiz hormak apaintzeko erabiltzen zuten. Baina zinabrioa %85ean merkurioz osatutako minerala da eta, beraz, oso toxikoa.

Gaur egun, aztarnategietako geruza batzuetan merkurio maila arriskutsuak topatu dituzte arkeologoek eta, Frontiers of Environmental Science aldizkarian jakinarazi dutenez, ziur daude maien osasunean eragina izan zuela horrek. Baina ikusteke dago Aro Klasikoaren amaierako aldaketa soziokulturaletan faktore nagusietako bat izan zen ala ez.