argia.eus
INPRIMATU
Rosetta harria etxera!
  •  Egiptoar arkeologo talde batek Rosetta harria Egiptora itzultzeko eskaera egin dio British Museumi.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko urriaren 27a
(Argazkia: British Museum)

Idazkera hieroglifikoa deszifratzea ahalbidetu zuen Rosetta harria Londresko British Museumen dago 1802az geroztik. Berriki egiptoar arkeologo talde batek harria Egiptora itzultzeko eskaera egin dio museoari, eta dagoeneko milaka sinadura eta atxikimendu jaso ditu.

Aswango Arkeologia Fakultateko dekano Monica Hannaren hitzetan, eskaeraren helburua “egiptoarrei zer kendu dieten azaltzea da. Ziur nago Rosetta harria eta eraman zituzten beste objektu guztiak egunen batean itzuliko dizkigutela, museoen kode etikoa aldatzen ari delako. Kontua noiz gertatuko den jakitea da”.