argia.eus
INPRIMATU
Urpean gordetako Neolitoko drogak
  • La Marmotta Neolitoko aztarnategia Erromako probintzian dago, Bracciano lakuko urek estalita.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko urriaren 12a
(Argazkia: Museo delle Civiltà – MPE - L. Pigorini)
(Argazkia: Museo delle Civiltà – MPE - L. Pigorini)

Urpean arrasto organikoak ezin hobeto gorde dira eta, esaterako, nabigazioari lotutako egurrezko hainbat objektu aurkitu dituzte –piragua bat barne–. Science Report-Nature aldizkarian argitaratu berri dutenez, nazioarteko ikerlari talde batek egurrezko hiru igitai-kirten aztertu ditu, eta efektu psikoaktiboak dituzten hainbat landare espezie identifikatu.

Gizakiek landare horien propietate aluzinogeno nahiz terapeutikoak baliatzen zituztela uste dute ikerlariek, eta aurkikuntza honek duela 7.500 urteko gizakien bizimoduari buruzko informazio interesgarria ematen duela.