argia.eus
INPRIMATU
Etruriarren itzal luzea
  • 2017an arpilatu gabeko hainbat hilobi etruriar berantiar topatu zituzten Civitella Pagnico herrian (Toscana, Italia).

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko irailaren 29a
(argazkia: Granger Bilduma)

Hilobiek 2.200 urte dituzte eta, beraz, erromatarren konkistaren ondoren etruriar kulturak zenbateraino eutsi zion neurtzeko aukera eskaini diete Buffaloko Unibertsitateko arkeologoei.

Bost urteko lanen ondoren, hildakoekin batera ehortzitako objektu ugariei esker (apaingarriak, burdinazko tresnak, zeramikak…) eta ehorzketa erritualei erreparatuta, etruriarren eraginak uste baino gehiago iraun zuela ondorioztatu dute. Alessandro Sebastianini arkeologoaren iritziz, “osmosi kulturalaz hitz egin beharko genuke, menpekotasunaz baino”.