Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.
                                            Amsterdameko Rijksmuseum Johannes Vermeer (1632-1675) margolariari buruzko erakusketa prestatzen ari da 2023ko otsailerako. Museoko adituek margolariaren lan ezagunenetakoa, Esnezalea, eskaneatze aurreratuaren bidez aztertu dutenean, hainbat elementu aurkitu dituzte pintura geruza sakonenetan; azken emaitzan ikusten dugun horma txurian, Vermeerek zumezko saski bat eta pitxerrentzako esekitokia margotu zituen hasieran.
Adituen ustez, margolariak bete-betean asmatu zuen zuzenketa hura eginez, protagonista askoz gehiago nabarmentzen baita elementu horiek kenduta. Gutxi dakigu Vermeeren lan metodoez eta aurkikuntza honek artistak erabiltzen zituen teknika piktorikoez gehiago jakiten lagunduko du.