argia.eus
INPRIMATU
Nor zen Gioconda?
  • Giocondaren atzealdean dagoen zubiak zantzu gehiago eman ditu margolanaren protagonista zein zen jakiteko, ikerlan baten arabera.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko maiatzaren 24a

Teoria zabalduenaren arabera, Da Vincik Lisa Gherardini margotu zuen koadro ezagunean, Francesco del Giocondo Florentziar merkatariaren emaztea –hortik datoz Gioconda eta Mona Lisa izenburuak–. Carla Gori historialariak hipotesia zalantzan jarri du, ez Giocondari begira, atzean duen paisaiari begira baizik.

Emakumeak bere ezkerrean duena Trebbia ibaiko Gobbo zubia omen da, Bobbio herrian dagoena –Piacenza probintzian eta, beraz, Florentziatik urrun–. Malaspina del Verme gazteluaren perspektibatik margotu omen zuen paisaia, eta horregatik ondorioztatu du Gorik, koadrokoa Bianca Giovanna Sforza izan behar dela, Bobbioko jaunaren alaba eta Da Vinciren lagun eta mezenas Galeazzo Sanseverinoren emaztea.