argia.eus
INPRIMATU
Hezur berriak historiaurreko hilobian
  • Granadako (Espainiako Estatua, Andaluzia) Panoria nekropolian duela 5.600-4.000 urteko 19 hilobi aurkitu dituzte orain arte. Baina 2019an aurkikuntza bitxia egin zuten 15. hilobian: K.o. V. mendean bizi izan zen emakume gazte baten garezurra, humeroa eta tibia.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko apirilaren 29a
(Argazkia: Granadako unibertsitatea)

Journal of Archeologicak Science aldizkarian argitaratu berri den ikerlanak ez du argitzen 2.500 urte berriagoak diren hezurrak zergatik utzi zituzten historiaurreko nekropolian.

Baina Margarita Sánchez Romero arkeologoak argitu du erromatar garaiaren amaieran bizi izan zen emakumea ez zutela hil eta berehala ehortzi –gorpua eskeletizatua baitzegoen han ehortzi zutenean–, eta “Panoriak toki sakratu gisa zeukan garrantzia” adierazten dutela hezur horiek, memoria kolektiboan luzaroan iraun zuelako.