argia.eus
INPRIMATU
Gudurako zaldi txikiak nahiago
  • Iraganeko gudu zelaietan zaldi handi eta boteretsuak irudikatu ohi dituzte koadro eta filmetan. Baina Exeterreko unibertsitateko ikerlariek ondorioztatu dute Ingalaterran gerran erabili ohi zituzten zaldiak egungo poneyen tamainakoak zirela.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko urtarrilaren 27a
(Argazkia: UK National Army Museum)

IV. eta XVII. mendeen arteko 2.000 zaldiren arrastoak aztertu dituzte, eta guztietan handienak, normandiar garaikoa (XI. eta XII. mendea) metro eta erdiko altuera besterik ez zeukan.

Ikerlarien ustez, propio bilatutako selekzioaren ondorioa izan daiteke, zaldi altu eta azkarrek aurrez aurreko borrokan abantaila ematen duten arren, distantzia handiak ibiltzeko gai ziren zaldi trinko eta erresistenteagoak hobesten zituztelako.