argia.eus
INPRIMATU
Zeltak, Alpeetatik Britainia Handira
  • York, Harvard eta Vienako unibertsitateetako genetisten arabera, Brontze Aroaren amaieran, duela 3.000 urte inguru iritsi ziren zelatak Britainiar irletara, eta ez beranduago, beste zenbait historialarik uste bezala.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko urtarrilaren 21
(argazkia: Wesswx archeology)

Nature aldizkarian argitaratu berri den ikerlan genetikoak beste bi ondorio nagusi ere atera ditu. Batetik, zeltak ez ziren Kaukasotik iritsi, Hallstatt kulturatik baizik, hau da, Alpe inguruetatik.

Eta, bestetik, aldaketa genetikoa ez zen bat-batekoa izan, inbasio azkar batek eraginda; alderantziz, zeltak hainbat mendetan gradualki hedatu ziren uharteetan