argia.eus
INPRIMATU
Eltziegoko emakume ardogileak
  • 1899an Eltziegoko (Araba) ardo ekoizpenaren %40aren jabe emakumeak ziren. Datuak adierazten du emakumeek Arabako Errioxako herri horretako ardogintzan pisu handia zutela garai hartan.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko urtarrilaren 12a

Eta datu hori ez da salbuespena. Juan Celaya Letamendi Fundazioak eta Talka galeriak bultzatuta, egunotan erakusketa bat dago ikusgai, azken bost mendeetan emakumeek Eltziegoko ardogintzan izan duten eragina biltzen duena.

Erakusketa 20 panelez osatua dago, Emakumeak ardogintzan du izenburua, eta urtarrilaren 30a arte egongo da zabalik Eltziegoko Maisuen Etxean.