argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako memoria guneak
  • Webgune batean Nafarroan oroimen historikoari loturiko guneak kokatu eta haiei buruzko informazioa eta ibilbideak jarri ditu Nafarroako Memoria Institutuak. Datozen hilabeteetan fitxak gehietzen joateko asmoa dute.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko abenduaren 07a
Urbasan fusilatuen omenez dagoen monolitoetako bat (argazkia: Nafarroako Memoria Institutua)
Urbasan fusilatuen omenez dagoen monolitoetako bat (argazkia: Nafarroako Memoria Institutua)

Duela hiru urte memoria historikoari buruzko 29/2018 Foru Legea onartu zenetik, 1936ko gerrari lotutako 17 gune izendatu ditu Nafarroako Memoria Institutuak. Eta berriki espaciosdememoria.com/eu/ plataforman 17 guneren fitxak eta zenbait ibilbide jarri dituzte herritarren eskura.

Datozen hilabeteotan fitxa eta ibilbide gehiago gehituko dituzte, beti ere egitasmoaren helburua kontuan hartuta: hezkuntza zentroei, memoriaren aldeko elkarteei eta, oro har, herritar guztiei memoria kritikoa lantzeko tresnak eskaintzea.