Dantzari eta koreografoa. Lesakan finkatuta dagoen Led Silhouette taldeko sortzaile eta zuzendarietako bat da Jon Lópezekin batera eta, aldi berean, freelance moduan aritzen da hainbat proiektutan. Txikitatik euskal dantzetan eta dantza modernoetan aritu ondoren, balleta eta dantza garaikidean murgildu zen gaztetan. Fisikan graduatu zen EHUn. Danimarkako Black Box Dance Company konpainian eta Kukai Dantza Taldearen Oskara ikuskizunean aritu da, besteak beste.
Aurten Nafarroako Gobernuaren Talentu Artistikoa Sustatzeko saria jaso du eta apirilean Los perros/Zakurrak proiektu berria estreinatuko dute DNA dantza programaren barruan.