Alemaniar eta mongoliar arkeologo talde batek, eskaneatze magnetikoa eta topografikoa erabiliz Karakorum mongoliar inperioaren hiri zaharraren mapa egitea lortu du.
Genghis Khanek 1218an sortu zuen Karakorum hiria, mongolen inperioaren lehen hiriburua. Handik 40 bat urtera, 1260an Kublai Khanek hiriburua aldatu zuen, eta 1388an txinatarrek hartu eta suntsitu zuten hiria. Hiriaren hondakinak eraikuntzarako material gisa erabili zituzten handik aurrera. Horregatik, ezer gutxi jakin dugu mongoliar hiriari buruz orain arte.
Orain, alemaniar eta mongoliar arkeologo talde batek, eskaneatze magnetikoa eta topografikoa erabiliz, hiri zaharraren mapa egitea lortu du, eta Antiquity aldizkarian argitaratu.