argia.eus
INPRIMATU
Erromatar hormigoiaren sekretua
  • Antzinako Erromako hormigoia ezaguna da erresistentzia handikoa zelako. Orain arte jakina zen harri bolkanikoa eta karea nahasteak ematen ziola trinkotasuna...

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko urriaren 31

Baina Massachusettseko Teknologia Institutua harago joan da, eta Erromako Via Appiako Caecilia Metellaren hilobitik (argazkian) ateratako lagina aztertuta, hormigoi haren osagai sekretua aurkitu dute hango adituek: leuzita. Mausoleoan erabilitako material bolkanikoak leuzitatan aberatsak ziren, leuzitak potasio asko dauka eta, euriaren eta ur filtrazioen ondorioz, potasioa hori askatu zuen, konposizio kimikoa aldatu eta, oharkabean, hormigoi askoz gogorragoa eta iraunkorragoa lortuz.