argia.eus
INPRIMATU
9.000 urteko garagardoa Txinan
  • Txinako hegoaldean, Qiaotou hiritik gertu dagoen nekropoli batean, hainbat ontzi aurkitu ondoren, Dartmouth (New Hampshire, AEB) unibertsitateko ikerlariek ontziok aztertu eta emaitzak Plos One aldizkarian argitaratu dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko irailaren 22a
(Argazkia: Jiajing Wang)
(Argazkia: Jiajing Wang)

Murkoetako mikrofosilei eta onddoen arrastoei esker, duela 9.000 urte inguru hartzitutako zerealak eta, beraz, garagardoa zutela ondorioztatu dute. Garagardoaren kontsumoa hileta erritualekin lotuta zegoela uste dute adituek.

Gainera, ontziak orain arte aurkitutako zeramika margotuzko piezarik zaharrenetakoak dira.