argia.eus
INPRIMATU
Egiptoko objektuen bidaia luzea
  • Salamancako El Cerro de San Vicente aztarnategian, Burdin Aroko kastroan aurtengo udan egindako indusketa kanpainan, orain arte Iberiar penintsularen barnealdean aurkitu ez diren objektuak topatu dituzte, jatorria Mediterraneo ekialdean dutenak.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko irailaren 17a
(Argazkia: Salamancako unibertsitatea)(Argazkia: Salamancako unibertsitatea)

Zeramika beiraztatutako aleak, apaindutako kaiku zati egiptoar bat, Hathor jainkosa egiptoarraren amuleto eskematikoa…hori guztia aurkitu dute El Cerro San Vicente aztarnategian.

Carlos Macarro arkeologoaren esanetan, “ekialdeko tradizioaren kutsua duten pieza hauek feniziarrek ekarri zituzten”. Ikerlarien ustez, lurralde hori aberatsa zen burdinetan eta kasiterita mineraletan, eta horrek garaiko merkataritza bide nagusiekin lotu zuen