2020an, Alemaniako Einhornhöhle kobazuloan, sei koska zituen hezur zati bat aurkitu zutenean, arkeologoek pentsatu zuten koska horiek gure espezieak propio eginak zirela...
Orein erraldoi baten apatxeko hezurrean egindako marrek patroi bat zuten, “ziur aski esanahi sinbolikoa zeukatena”, Dirk Leder arkeologoaren hitzetan. Baina hezurra datatzean ikusi zuten 51.000 urte zituela, eta beraz, ezin zela Homo sapiensen lana izan, espeziea duela 45.000 urte iritsi baitzen Europara.
Horrek esan nahi du neandertalen lana izan zela, pentsamendu sinbolikorako gaitasuna zutela eta “haien jokabidea gugandik uste baino gertuago” zegoela.