argia.eus
INPRIMATU
Maider Lasa Santamaria. Gasteiz, 1997
0000ko ren a

Ahotsa, gorputza, irudia konbinatzen dituen artista gaztea da. Ikusleak harritu ditu oraindik orain Gasteizen. Kantua ikasi zuen Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan, baina irakaskuntza arautuaren bideak bazter utzi eta bide libreetan barna dabil, ikertzen, sortzen. Bila ibiltzeak Bartzelonara eraman zuen, eginak ditu diren eta ez diren ikastaro, tailer, eskola eta bestelakoak, biderik ez baita, bere bidea egiten ari baita. Loa, loa, laguna emanaldia, eta izen bereko diskoa, izan ditu lehen emaitza. Etorkizun artistiko oparoaren lehen zimentarria jarri du.