1815eko ekainean, Napoleonek azken eta behin betiko porrot militarra izan zuen Waterlooko guduan. Baina Napoleonek ez zituen sekula udalerri hartako lurrak zapaldu.
Napoleon bonarparte gudu-zelaian egon zen, jakina, baina gudua ez zen Waterlooko lurretan gertatu, handik kilometro gutxira baizik. Braine-l’Alleud eta Plancenoit udalerrien artean dagoen Mont-Saint-Jean herrixkan izan zen gudua.
Horregatik, hasieran, frantziarrek Mont-Saint-Jean-eko gudua esan zioten Napoleonen porrotari. Baina, irabazleak, Wellingtongo dukeak, Waterloon egin zuen gudu txostena eta, azkenean, ospea udalerri horrentzat izan zen.