Eneko Azedok Adur izeneko rol jokoa sortu du. Oso gutxi dira rol jokoetan euskaraz aritzeko aukerak eta, gehienetan, beste hizkuntzetan sortutako jokoak itzuli edo moldatzen dira horretarako.
Adur euskaraz sortu da eta, gainera, euskal edukiak ditu. Jokoa Erdi Aroan girotuta dago eta jokalariek jokatzen dituzten rolak euskal mitologiako pertsonaiak dira: lamiak, jentilak, Mari... Eta jokalariei ematen zaizkien egoerek gertaera historiko nahiz mitologikoak dituzte oinarri.
Rol jokoak helduentzat izan ohi diren arren, Azedok arau errazak jartzea erabaki du, haur eta gazteek ere jokatu ahal dezaten.