argia.eus
INPRIMATU
Erromatar eliteen kluba
  • Ingalaterra iparraldean, Scarborough hirian, arkeologoek villa erromatar berezia aurkitu dute.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko maiatzaren 09a
(arg.: Map Archeological Practice)

Egitura zirkularra du erdian eta handik beste egoitza batzuetarako sarbidea: termak, gurtza gunea… Luxuzko eraikina ez zen inoren bizitoki, baina publikoa ere ez zen. Hala, adituen ustez orduko eliteentzako kluba zela.

Halako beste egiturarik ez da orain arte aurkitu, ez Ingalaterran ezta Erromatar Inperioaren gainerako lurraldeetan ere. Horregatik, Keith Emerick Historic England erakundeko antzinako monumentuen inspektorearen hitzetan, “azken hamarkadako erromatar aurkikuntza garrantzitsuenetakoa dela esango nuke”.