Batzuek, euren xalotasunean, uste dute kapitalismoa Europan arautu daitekeela Europako Parlamentuaren bidez. El País egunkari espainiarreko zutabegile batek, parlamentu hori buruan, zera zioen: “Kapitalismoa menderaezina da arautzeko borondate politikorik ez badago”. Baina nire ustez ez dago kapitalismoa arautuko duenik, eta egunez egun ikusten dugu. Hemen hiru adibide, prentsako hiru albisteren bidez.