Massachusettseko Teknologia Institutuko ikerlari Jana Dambrogiok Brienne bildumako dozenaka gutun irakurtzea lortu du, gutunak ukitu gabe.
Gutunazal modernoak sortu baino lehen, gutunak modu konplexuetan tolestu ohi zituzten komunikazioa ahalik eta seguruena izan zedin. Orain, Massachusettseko Teknologia Institutuko ikerlari Jana Dambrogiok Brienne bildumako dozenaka gutun irakurtzea lortu du, gutunak ukitu gabe.
X izpiei eta toleste algoritmo bati esker, 300 urtez tolestuta egon diren eskutitzak birtualki destolestea lortu du. Ondo tolestutako gutunak eta bestelako dokumentuak irekitzea arriskutsua izan ohi da, maiz hondatu egiten direlako; teknologia honi esker dokumentu askoren edukia ezagutu ahalko da, ondarea suntsitu gabe.