argia.eus
INPRIMATU
Sputnik: lehenak izateko seta
  • Errusiarrek ez diote etimologiari erreparatu berriki COVID-19aren aurkako txertoari Sputnik V izena jarri diotenean. Berez, “bidaide” esan nahi du.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko martxoaren 16a

Gerra Hotzeko gudu-zelai nagusietakoa espazioa izan zen, eta lehen satelite artifizialaren gudua SESBek irabazi zuen 1957ko urriaren 4an, Kazakhstango Baikonur kosmodromotik Sputnik 1 jaurti zutenean. Horregatik zenbait hiztegitan “satelite” da sputnik hitzaren adieratako bat; berez, “bidaide” esan nahi du.

Baina errusiarrek ez diote etimologiari erreparatu berriki COVID-19aren aurkako txertoari Sputnik V izena jarri diotenean. Kirill Dmitriev Errusiako Zuzeneko Inbertsio Funtseko zuzendariak joan den uztailean adieraz zuenez: “Estatubatuarrak harrituta geratu ziren Sputnik txistuka entzun zutenean. Txerto honekin berdin gertatuko da. Lehenak izango gara”.