argia.eus
INPRIMATU
Erdi Aroko eraikinen mapa interaktiboa
  • Europako Ikerketa Kontseilua, Petrifying Wealth izeneko proiektuaren bidez, bisore kartografiko irekia prestatzen ari da, Europa hego-mendebaldeko Erdi Aroko egiturak biltzen dituena.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko otsailaren 17a
(arg.: CSIC)
(arg.: CSIC)

Mapa interaktiboa XI., XII. eta XIII. mendeetako Iberiar penintsulako, Italiako eta Frantzia hegoaldeko 17.000 egitura eta eraikinek osatzen dute: galtzadak, gotorlekuak, eraikin erlijiosoak…

Oraingoz, publikoak galtzadak eta bideak ikus ditzake mapan, baina proiektua amaitzean elementu guztiei buruzko informazio sakona eskura izango da, horiei buruzko datu-baseekin lotura zuzena eginez.