argia.eus
INPRIMATU
K O
Itxaro Borda 2021eko urtarrilaren 21

COVID-19 pandemia garai betean, dark web-aren burbuiletan Qanon kideek eta hipster bizarrekiko supremazista zuriek aspaldian mamitu oldarraren irudiak ikusi ditugu NBC katean, Trump presidentea zutela buru, Kapitolioa eraso eta menderatzeko bidean. Estatu kolpe klasiko baten gidoiaren urratsak zirela ezin uka, Ipar Amerikarrek beraiek hainbat aldiz, munduan zehar eragin putsch delakoenak hain zuzen ere. 1973ko Txileko Monetako palazioaren atake latzaz oroitu nintzen...

Black Lives Matter mugimendukoak kongresuan sartzen saiatu balira, iragan udan, zer gertatuko zen?

Boterera bortizki helduriko Zinbaweko buruzagiak ohar batean erran zuen Estatu Batuek ez zutela gehiago demokrazia irakaspenik egiteko eta diktadoreak kritikatzeko eskubiderik. Estatu Batuen itzala zimeldu da, azken lau urteetan Trumpek inspiratu balentriari esker. Ez da seinale ona. Beste ezezaguna Kapitolioko poliziaren ingurukoa da: zergatik hain ahul agertu zen rioters horien aitzinean? Black Lives Matter mugimendukoak kongresuan sartzen saiatu balira, iragan udan, zer gertatuko zen?

Berak sustatu ekintzatik lekora, Trump eskandalizatua agertu da eta  Bidenen garaipena onartu arren, uste du beti historiako presidenterik handiena izan dela.