Kataluniako Generalitateak Giravolt izeneko bertako kultur ondarearen 3D digitalizazio programa aurkeztu du.
Eraikinak, monumentuak, aztarnategi arkeologikoak, margolanak, erliebeak eta bestelako objektuak 3D teknologiarekin eskaneatuta, eredu birtualak sortzen ari dira eta, hala, historian giltzarriak diren elementuak errazago aztertu, ulertu eta hedatu daitezke.
Besteak beste, Molleteko menhirra, Tarragonako erromatar antzokia, Sant Climent de Taüll eliza erromanikoa eta ehunka objektu eskaneatu dituzte dagoeneko. Eta horietatik 50 inguru doan kontsulta daitezke Giravoltek Sketchfab plataforman daukan profilean sartuta.