Iaz Txinako ipar mendebaldeko Yanghai aztarnategiko hiru hilobitan ilez eta beste material bigunez betetako eta larrutan bildutako pilotak aurkitu zituzten.
Züricheko unibertsitateko Patrick Wertmann arkeologoak Journal of Archeological Science-n jaso duenez, 3.000 urte dituzte eta, beraz, Eurasian aurkitutako zaharrenak dira –Mesoamerikan 3.600 urteko arrastoak aurkitu dituzte eta, Egipton, 4.500 urteko sokaz egindako pilotatxoa–.
Wertmannek uste du Yanghaikoak polo jokoaren lehen arrastoak izan daitezkeela, hilobietan zaldunen jantziak eta bestelako tresnak aurkitu dituztelako. Baina hipotesia baieztatzeko elementu bat falta da: hilobi berriagoetan topatutako makil okerrik ez da oraindik aurkitu aztarnategi honetan.