Eusko Ikaskuntza Gazte Saria irabazi dute aurten berean Joana Otxoa de Alaiza musika irakasleak eta Alex Gurrutxagak. Bestalde, Gurrutxagak berak ez du saiakera argitaratu zaharra: Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria (Alberdania, 2020). “Dibulgazioarena asko interesatzen zaidan arloa da. Hezkuntzan bezala, eremu horretan asko jokatzen dugu, gizaki bezala, eta komunitate kultural bezala. Joanak [Otxoa de Alaiza] eta biok proposatzen dugun Txori kantazale errezitaldi musikatuak eta nire liburuak asmo bera dute funtsean: euskaldunari Leteren munduan murgiltzeko aukera ematea. Oso eskaintza diferenteak dira, jakina. Liburua, dibulgaziozkoa izanik ere, saiakera bat da, eta elementu asko ditu. Lan handia eskatu dit. Joanak eta biok proposatzen duguna, berriz, Txori kantazale, zuzeneko bat da, kontaketa musikatu bat, Leteren munduan tarte batez murgiltzeko”.
Lete, Gurrutxagaren doktorego tesian, Otxoa de Alaizarekin elkarlanean egindako errezitaldian, nahiz saiakera liburuan. Alex Gurrutxagaren Lete. “Nire Lete beti da gure Lete: Leteren obran eta figuran, nire ustez, mundua euskaldun gisa habitatzeko aztarnak daude. Leteren obrak konjuratu egiten gaitu, kokagune bat gogorarazten digu, krisi uneetan lurraldera itzularazten gaitu… Hori da nire Lete, ‘etsipenaren mugetan, zuekin nago bizitzen’ esaten duena”.