Antzinako Egiptoko hainbat papirotan jasota dagoenez, arazo ginekologikoak arintzeko asmoz, fumigazio baginalak erabiltzen zituzten, baina orain arte, idatzizko erreferentzia horiez gain, ez zen horren froga fisikorik aurkitu.
Berriki, Granada eta Jaengo (Espainia) unibertsitateetako arkeologo batek emakumezko baten momian aurkitu du froga hori, Qubbet el-Hawa aztarnategian (Aswan).
Sattjeni A izeneko emakumea K.a. 1800 urte inguruan hil zen, 30 bat urte zituela eta pelbisean lesio bat zeukala ere ikusi dute ikerlariek. Hanken artean zeramikazko ontzitxo bat zeukan (argazkian), eta arkeologoek ondorioztatu dute fumigazioak egiteko erabili zutela, emakumearen oinazea arintzeko ahaleginetan.