argia.eus
INPRIMATU
Supernobak zuhaitzen eraztunetan
  • Supernobak unibertsoko gertakizunik bortitzenetakoak dira; hilabete gutxitan gure Eguzkiak bizi osoan baino energia gehiago aska dezakete.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko azaroaren 26a
(Argazkia: NASA)

Supernobek milaka argi-urtetako distantzian gertatzen direnez, ez digute eragiten. Edo hori uste genuen Robert Brakenridge Colorado Boulder unibertsitateko geozientzialariak enborretako eraztunei erreparatu dien arte.

Eraztunak erregistro historiko natural bikainak dira eta Brakenridge konturatu zen eraztuneko radiokarbono kontzentrazioa igo egiten dela subernoba bat gertatzen denean. Oraindik ondorio zehatzik atera ez daitekeen arren, fenomeno horren eraginari buruzko ikerketei bidea zabaldu die.